Sorrera-Organigrama

Manokunitatea

Sorrera / Organigrama

Mankomunitatearen sorrera

Hiri hondakin solidoak kudeatzen dituen Bortzirietako Mankomunitatea Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakako Udalek sortu zuten 1990ean, horietako bakoitzak bere jarduera esparruan zituen eskumenak uzteko akordioa sinatuta.

Mankomunitatearen helburua berau osatzen duten udalen hiri hondakin solidoak jasotzea eta tratatzea da, ibarrean balio handia duen ingurumena kontuan hartuta. Mankomunitatearen iraupen epea mugagabea da.

Mankomunitateak Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakako herrietako 8.500 biztanleei ematen die zerbitzua.

Mankomunitatearen organigrama

Hiri hondakin solidoak kudeatzen dituen Bortzirietako Mankomunitatea Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakako Udalek osatzen dute.

Zuzendaritza organoak honako hauek dira: lehendakaria, lehendakariordea eta Zuzendaritza Batzordea. Azken hori Mankomunitateko Udaletako zinegotzi nahiz alkateek osatzen dute, honela: Arantza, Igantzi eta Etxalarko Udaletatik ordezkari bana; Berako eta Lesakako Udaletatik bina ordezkari. Udalerri bakoitzak duen ordezkaritza kopurua biztanle kopuruaren araberakoa da.

Mankomunitatearen Zuzendaritza Batzordeak hiru hilean behin egiten dira Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitatearen bilera aretoan.

Bere lankideekin (Baztango Udala eta Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatea) egiten dituen bilerak, berriz, Donezteben izaten dira. Aipatu bilera horien maiztasuna aldakorra da, eta elkarrekin egin beharreko lanen baitan dago.