Kanpainak
Prebentzioa
Prebentzioan dago etorkizuna
Gure kontsumo ohiturak gehiegi aldatu gabe hondakinen sorrera aunitz murrizten ahal dugu. Hona hemen zenbait aholku:
- Erosketak egitera goazenean poltsa berrerabilgarriak edota erosketa karrotxoak eraman.
- Etxean eta etxetik kanpo iturriko ura edan (ura pitxerrean eskatu)
- Arraintegi edota harategira tuperrak eraman.
- Gosari eta berendua biltzeko erabili telazko bildukiak, boc´n rolla eta tuperra.
- Liburuak eta aldizkariak elkartrukatu.
- Saihestu gehiegizko bildukiak dituzten produktu edo markak. Ahal den heinean ontziratu gabeko produktuak erosi.
Hondakinik onena, sortzen ez dena!
HONDAKINEN KUDEAKETARAKO HIERARKIA
Hondakinei buruzko lege guztiek kudeaketaren inguruko hierarkia aipatzen dute. Prebentzioan indar guztia jartzea proposatzen dute, hau da, hondakinak ez sortzeko ahalegin eta ekintzetan.
Saihestu hondakinak sortzea!
