Konpostatzearen onurak

 

Prestatu zure konposta

 


KONPOSTATZEAREN ONURAK

Etxean sortzen dugun zabor gehiena materia organikoa da, eta tratamendu bat egin ondotik, gure baratze eta lorategietan aprobetxatzen ahal da osagarri organiko modura.

Konpostajea etxean egiteak hainbat onura eskaintzen digu guztioi:

  • Zabortegietara doan materia organikoaren kopurua murrizten da.
  • Ongarri ez-organikoen erabilera murrizten du, hauek ordezkatzen baititu.
  • Konpostak bere baitan ura gordetzeko duen ahalmenari esker, ur guttiago beharko dugu ureztatzerakoan.
  • Landareen hazkunderako/garapenerako beharrezko nutrienteak/elikagarriak ematen ditu modu naturalean.
  • Hondakinen garraioaren kosteak murrizten ditu honek herritarrei eskaintzen dien ondoko onurekin.

%7 Bertzeak pilak, ehunak-oihalak, tamaina handikoak…

%8 Beira botilak, ontziak…

%15 Ontziak ontziak, botilak eta plastikozko poltsak…

%20 Papera egunkariak, aldizkariak, paperezko eta kartoizko ontziak…

%50 Materia organikoa janari, animali eta landare hondarrak