Prestatu zure konposta
KONSPOTA NOLA ERABILI
Konpost berria (Freskoa) |
Konpost ondua (humus) |
|
Deskonposizioa |
2-3 hilabete | 4-6 hilabete edo gehiago |
Konpostaren erabilera |
Konpost berria, lurraren gainean 5 cmko estalki bat eginez hedatuz, aski ona da lur-mamia tenperatura aldaketetatik eta lehortasunatik babesteko. Teknika honi estalketa deitzen zaio eta konpostak, lurrarekin bat egitean, haren kalitatea hobetu egiten du, ura aurreztu eta belar txarrak haztea galerazi bidenabar. | Konpost ondua, lurraren gainetik estalki modura hedatzen ahal bada ere, ona da nagusiki lurbeltz-ongarri modura erabiltzeko loreontzi, soropil, landarehesi eta baratzetan erabiltzeko, berez, lurrarentzat beharrezkoak diren mineraletan aberatsa baita (nitrogenoa, kaltzioa, eta abar…). Era berean, lurraren egitura hobetzeko lagungarri da eta ura bildu eta edukitzeko kapazitatea ere hobetzen du. Erabili beharreko proportzioa baratze eta landare-hesietan metro kuadroko 2-3 kilokoa da (5 litro), 10-15 cm sartuz lur azpian. Fruta-arbolen kasuan, enborraren inguruko diametroan, konpost ondua zabaldu gutxienez 3cmko geruza bat sortuz eta lurazalarekin nahasik. |

