Kimatze eta lorategiko errestoak
KIMATZE ETA LORATEGIKO ERRESTOAK
Gunea hauek adarrak, hostoak, belarra edo antzeko hondakinak sortzen dituztenentzat prestatuak daude. Berez ez dira auzoko konposta egiteko puntuak, baina bai baratze edo lorategiko materia organikoa botatzeko lekuak. Horrela, konpost ontzietan sartu ezin den bolumen handiko materia organikoa gune hauetara eramateko aukera izanen da eta bertan desegiten utzi.
Helburuak
Gune hauekin bi helburu lortzen dira, batetik konposta sortu eta bertzetik Iruñerrira mota honetako hondakinak garraiatzea suposatzen duen gastua murriztea eta aldi berean hauek sortzen duten kutsadura.
Gune hauetan, kartelak jarri dira hondakin marroiak eta berdeak bereizteko >>>

Kokapenak
BERA:
- Matzada futbol zelaian*, Agerra* eta Eztegarako* auzo-konpostaguneen ondoan eta Kaxernan.
- Kaxernako gunea: 3 gekaxka ditu. Eskuinaldean birrintzeko hondarrak botako ditugu (adarrak, hesia…). Gehienez ere 7 cm-ko diametroa duten adarrak.
*Sortzea aurreikusia.
Ezkerraldeko bertze bi gelaxkatan belarra, hostoak eta loreak (birrintzeko ez diren hondarrak) botako ditugu. Bietako bat egonen da irekia bakarrik eta horretan bota beharko ditugu hondarrak berdeak!
BERA: Egitea aurreikusia.
ETXALAR:
- BEKOLANDA, araztegiaren ondoan.
- Etxalarren eremu txiki bat egokitu da gunearen ezkerraldean adarrak eta hesia bertze hondakinengandik bereizi ahal izateko. Modu honetan, zurezko hondarrak birrindu ahal izanen dira bertzeekin nahasteko eta konpost hobea egiteko.
IGANTZI:
- ELUTSETA auzoan. Nahiko ezkutua. Hobetze lanak egin beharrak.
ARANTZA: Gunearen sortze lanetan.

