Iglu berdea
IGLU BERDEA
Beira bilketa. Hauxe izan zen abian paratu zen lehenengoa. Ecovidrio enpresak egiten du bilketa, Mankomunitate honekin sinatutako kontratuaren bitartez. Bilketa 4na m3-ko edukiera duten edukiontzien bitartez (berde kolorekoak) egiten da, eta hilean behin jasotzen da. Jasotako beira Gasteiza eramaten da, beira birziklatzeko dagoen birziklatzeko planta batera. Bortzirietan, denetara, 77 edukiontzi dago, eskualde osoan barna hedatuta.
GARRANTZITSUA: Edukiontzira bota aurretik ontziak garbitu. Botilak eta ontziak kortxo, tapoi edo estalkirik gabe bota behar dira edukiontzira.
Bilketa maiztasuna: Hilean behin.

|
|
Beirazko botilak: Ardoenak, freskagarrienak… Beirazko poteak: Mermeladenak, barazkienak, lekaleenak, jogurtenak… Beirazko flaskoak: kosmetikarenak, perfumenak… |
Ispiluak, Bonbilak, Fluoreszenteak, Ontziteria, Leihoetako kristalak. |