Hondakinak

Hondakinak

Hiri hondakin solidoak kudeatzen dituen Bortzirietako Mankomunitateak hainbat zerbitzu lineatan oinarritutako bilketa sistema du.

Linea horiek hiri eremuak, landa eremuak eta industrialdeak hartzen dituzte barne Sistema horren barnean, hondakinak biltzeko bi modu dago: gaikako bilketa (bertzeak bertze beira, papera, eta kartoia jasotzen da, birziklatzeko), eta bilketa arrunta (elikaduraren eta kontsumoaren hondakinak jasotzen dira).

Gaikako hondakinak eta hondakin bereziak jasotzeko, Mankomunitateak elkarlanean dihardu Baztango Udalarekin eta Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearekin: bilketa egiteko eta zerbitzuak behar bezala funtzionatzeko  beharrezkoak diren ibilgailuak erabiltzen ditugu; alegia, papera eta ontziak jasotzeko kamioiak, edukiontziak garbitzekoa, eta hondakin bereziak jasotzekoa. Hondakinak azpikontratatutako enpresek jasotzen dituzte.

Mankomunitaterako guztira 10-14 langile ari dira lanean.