Garbi gune ttikiak
Hondakin berezien bilketarako GARBIGUNE TTIKIAK
Hondakin berezien bilketa zerbitzua hobetzea eta horien birziklatze-tasa handitzea da Bortzirietako Hiri Hondakinak Mankomunitateak martxan duen zerbitzu honen helburua. Honela orain arte eskaintzen zen hondakin berezien bilketa zerbitzu mugikorra indartu egin da.
Modu honetan, kamioia noiz etorriko zain egon beharrean, herritarrek hondakin bereziak edozein momentutan bota ahal izanen dituzte Garbigune ttiki hauetan. Garbigune ttiki hauek hainbat leihatila dituzte eta horietako bakoitzean hondakin mota bat biltzeko irudia eta testua agertzen da.


GARBIGUNE TTIKIA: Kokapena
- Etxalar: Herri sarrerako aparkalekuan
- Igantzi: Aparkalekuan
- Arantza: Herri sarrerako aparkalekuan
Hauek dira gunean bota daitezkeen hondakinak:
Bateriak Gasolio eta olio filtroak Bonbilak eta fluoreszenteak Erradiografiak Pilak Fitosanitarioak |
Garbiketa produktuak Sakeleko telefonoak edo mugikorrak Tonerrak eta inprimagailuen tinta-kartutxoak Gailu elektrikoak eta elektronikoak Olio minerala eta landare olioa (plastikozko pote itxietan) |
Kutsatutako ontziak Pinturak CD eta dvdak Aerosolak edo espraiak Kolak eta silikonak |
Orain arte Bortzirietan hilean bitan ibiltzen zen kamioiak (hondakin berezien bilketa puntu mugikorra) zerbitzu bera egiten jarraituko du ( Arantzan, Etxalarren eta Igantzin izan ezik).
Bortzirietako HiriHondakinen Mankomunitateek herritarrei garbigune ttiki hauek erabiltzeko gonbita luzatzen diete, azken finean hondakinen kudeaketan denon esku-hartzea beharrezkoa delako.
BIRZIKLATU, gauza bakoitza bere tokian!
Informazio gehiago: hondakinak@baztan.eus 948 580 006 (Miren) / teknikaria@bortziriakzabor.com 662.078.400 (Andoni)