Prestatu zure konposta
GERTA LITEZKEEN ARAZOENDAKO KONPONBIDEAK
Inzidentzia |
Arrazoia |
Konponbidea |
Kiratsa |
– Ur gehiegi. – Aireztapen desegokia. – Nitrogeno ugari dutenhondakin gehiegi. | Hondakin idorrak gehitu eta multzoa ongi nahasi. |
Ulitxak daude (ozpin-euliak) |
Arrunta da baina ulitxak agertzea saihes daiteke. – Nitrogeno ugari duten hondakin sobera dago (janari hondarrak). | Ez erabili pestizidarik. Janari hondarrak hondakin lehorrekin estali edo konpostontziko hondakinak ongi nahastu. |
Hondakinek hezetasun gehiegi dute |
– Hondakin berri gehiegi dago. – Euria egin duenean konpostontzia ez da estali. | Hondakin idorrak gehitu eta multzoa ongi nahastu, hezetasuna eta hondakinak ongi bateratu arte. |
Konpostak kolore zurixka du |
– Hondakinak sobera lehorrak daude. – Konpostan onddoak atera dira. | Hondakinak lehorregiak badaude, hondakin berriak gehitu eta ongi nahastu. Konpostontzia ureztatu zolatik ura atera arte. Konpostontzia itzalean jarri. Onddorik baldin bada, aireztatu multzoa egun batzuz. |
Ez du nahikoa tenperaturarik hartzen |
– Multzoa sobera ttikia da. – Nitrogeno ugari duten hondakin gutxi dago. – Hondakinak idorregiak daude. | Nitrogeno ugari duten hondakinak gehitu eta hezetasun nahiko dagoela egiaztatu. Multzoa lehor baldin badago, ureztatu. Konpostontzia gutxienez erdiraino betea egon behar da tenperatura altuetara iristeko. |

