Edukiontzi berdeak (Ttapa ttikia)

Kanpainak

Edukiontzi berdeak (Errefusa) tapa ttikiarekin

Edukiontzi berdeak (Errefusa) tapa ttikiarekin Etxalarren

2015ko udan errefusa edukiontziaren tapa berria aurkeztu zen. Ekimen hau aitzindaria da Nafarroan, eta Etxalarko herrian dauden errefusa edukiontzi guztiei tapa txikiagoa jarri zitzaien bertara hondakin guztiak nahasita bota daitezen saihesteko, batez ere kartoiak eta plastikoak.

Jakina da edukiontzi berdera botatzen diren hondakinak ez direla ez bereizten ez birziklatzen. Keinu txiki eta erraz batekin, hagitz gauza garrantzitsuak lortzen ahal dira.

Birziklatzea derrigorrezkoa da denentzat eta baita denen erantzukizuna ere.
– Zer bota edukiontzi hauetan:
  • Pardelak eta konpresak, hortz eskuilak, bizarra mozteko bizar-xaflak, zeramika eta portzelanazko objektuak, ispiluko eta leihoetako kristalak, kristalezko edalontziak, paper plastifikatua edo materia organikoarekin edo olio industrialekin zikindutakoa, etab.

Artikulu hauek erraz sartzen dira edukiontziak duen aho berritik, beraz Mankomunitateak ez du onartuko poltsak lurrean uztea.

Manten dezagun denen artean gure herria garbia!