Edukiontzi berdea
EDUKIONTZI BERDEA (Errefusa) – Gurpilduna
Espaloietan jarrita dauden 1.000na litroko edukiontzi berdeetan egiten da. Erabiltzaileek bertara eramaten dituzte gaikako bilketaren bitartez jasotzen ez diren hondakinak. Bortzirietan, denetara, 726 edukiontzi daude.
|
|
Isatsen errestoak Fardelak Paper zikina edo plastifikatua Kristalezko edalontzi, kristalak, ispiluak Kortxoak Pertxak, pintzak… Jostailu hautsiak Isatsak, zoru garbigailuak Beste edukiontzitan bota ezin diren hondakinak |
Lorategiko errestoak: belarra, hostoak, adarrak… Bertze edukiontzietan edo bilketetan biltzen diren gaiak |
GARRANTZITSUA:
- BIRZIKLAGARRIA EZ DENA edo bertze bilketetan biltzen ez dena bakarrik bota behar dugu edukiontzi honetan.
- Ongi itxi poltsak edukiontzira bota aurretik.
BILKETA MAIZTASUNA ETA EGUNAK
– Herri-guneak:
-
Arantza, Etxalar eta Igantzi: Astearte, ortzegun eta larunbatetan.
-
Bera eta Lesaka: Astelehen, astearte, asteazken, ortzirale eta larunbatetan.
– Populazio sakabanatua:
Arantza: Astearte eta larunbatetan.
Etxalar eta Igantzi: Astearte eta larunbatetan (ostalaritzakoak ortzegunetan ere bai).
Bera:
- Ibardin auzoa: astelehen, astearte, asteazken, ortzirale eta larunbatetan. Gainera, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean ortzegunetan eta igandetan ere bai.
- Zalain auzoa: Astelehen, astearte, asteazken, ortzirale eta larunbatetan.
- Endarlatsa eta gainerakoa: Astelehen eta ortziraletan.
Lesaka:
- Zalain-Zoko auzoa: Astelehen eta ortziraletan.
- Alkaiaga auzoa: Astelehen, astearte, asteazken, ortzirale eta larunbatetan.
- Gainerakoa: Astelehen eta ortziraletan (ostalaritzakoak ortzegunetan ere bai).


Bilketa egunez eginen da: goizeko lehen orduan hasi (6:00) eta arratsaldeko 16:00ak arte, gehienez ere. Ibardinen 9:00ak baino lehen eginen da bilketa.
– Aisiarako eremuak:
- Astelehen eta ortziraletan.
– Industria
-
Bera y Lesaka: Lunes, martes, miércoles, viernes y sábados.
-
Etxalar e Igantzi:
Martes, jueves y sábados.
- Data bereziak: Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako festetan zabor bilketa egunero eginen da, baita igande eta jaiegunetan ere.
Eguberrietan zabor bilketa abenduaren 26an, eta urtarrilaren 2an eta 7an eginen da, udalerri guztietan. Zerbitzu hau Biak Igantzi enpresak betetzen du. Bildutako hondakinak Tuterako biometanizazio plntara eramaten dira.