Birziklapena eskoletan

Kanpainak

Birziklapena eskoletan

BIRTZIKLAPENA ESKOLETAN

Mankomunitate eta Bortzirietako ikastetxeen arteko lankidetza, 2006 urtean hastapena izan zuena, etengabekoa da. Ikasturte berri bakoitzean lankidetza berritu eta eguneratu egiten da, birziklapen munduak izan dituen berrikuntzak ezarriz.

Hasierako Plana:

“Birtziklapena eskoletan” kanpaina, ikastetxeei zuzendutakoa den hau 2006/07 ikasturtearekin batera jarri zen martxan. Honetan Nafarroako hiri-hondakin solidoak kudeatzeko mankomunitateak, Nafarroako Gobernuak eta Ecoembes enpresak parte hartzen dute. Dinamizazioa Nafarroako Ingurumen Arloko Baliabide Zentroaren (CRAN gazteleraz) ardura da.

Kanpaina honek Nafarroako ikastetxe guztiei hiri hondakinen bilketari buruzko material didaktikoak eskura jarri zien eta gainera ikasgelan  tailerrak egiteko aukera eskaini ere.

Banatuko material didaktikoa ikasgelan zuzenean erabiltzekoa da eta hirutan zatikatzen da:

  • Irakasleentzako orientabide koadernoa: Helburuak, edukiak, metodologia, sekuentziazko proposamenak eta ebaluazioa.
  • Jarduera-fitxategia: Fitxategi bakoitzean jardueraren deskribapenak azaltzen dira, beharrezko materialak, informazio lagungarria, etab.
  • Dokumentu informatiboa: Programa garatzeko baliagarri den informazio banatzen da.
  • Material hauetaz gain, ingurugiro hezkuntza arloan espezializatutako monitoreek
    gidatutako tailerrak ikasgelan egiteko aukera ematen da ere.
Ekimen nagusiak:
Hauek dira ekimen garrantzitsuenak:
Tailerrak ikastetxeetan: gaikako bilketa eta prebentzioa

Tailer hauen xedea hiri hondakinen gaikako bilketa eta prebentzioa sustatzea da. Horretarako eremu honetan sentsibilizatu asmoz, formazioa, informazioa eta ingurumen hezkuntzako ariketa desberdinak egiten dira. Tailer hauek Hirusta hezkuntza zerbitzuetako langile adituek aitzinera eramaten dituztet eta ez dute inolako kosturik izanen ikastetxeendako. Aldi berean tailer hauen bidez, prebentzio eta birziklapenean oinarrituriko hondakinen kudeaketa egoki baten garrantziaz informatu eta sentsibilizatzen dira ikasleak, ingurumenaren zainketa eta hiri hondakinen gaikako bilketaren kalitatea nahiz kantitatea hobetzen lagun dezaten.

Tailer hauek Malerrekako Mankomunitatea, Baztango Udala eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen Arloko Baliabide Zentroaren laguntzaz burutzen dira.

BOC’N ROLLA: Gosaltzeko orduan hondakinak murriztu!

Bortzirietako Hiri Hondakinen mankomunitateak, Baztango Udala eta Malerrekako mankomunitatearen laguntzarekin, kanpaina gehigarri bat martxan jarri du, gaikako bilketa eta prebentzioaren tailerrak aprobetxatuz.

Kanpaina honen xedea, ikastetxeetan gosaltzeko orduan sortzen diren hondakinak murriztea da. Horretarako gosaria biltzeko BOC´N ROLL izeneko oihalezko bilduki bat banatu zitzaien ikasleei. Honekin, lehen hezkuntzako haurrak gosaltzerako orduan euren gosariak biltzeko erabiltzen dituzten papera, plastiko edo aluminio paperaren erabilera gutxitzea nahi da eta hauen ordez BOC´N ROLL bilduki berrerabilgarria erabiltzea. Denetara 1400 ale banatuko dituzte lehen hezkuntzako ikasle guztien artean. Ekintza honetan familia eta irakasleen inplikazioa ezinbertzekoa denez. Kanpina hau Ecoembesen diru-laguntza bati esker burutu zen.