Birtziklapena eraikin publikoetan

Kanpainak

Birziklapena eraikin publikoetan

BIRTZIKLAPENA ERAIKIN PUBLIKOETAN

Eskoletan eta eraikin publikoetan hondakinak bereizteko barruko zakarrontzien banaketa kanpaina

Kanpaina honek bere ibilbidean bi urrats izan ditu orain arte eta aitzinera begira urrats gehiago emanen dira hasierako helburu berdinarekin, eraikin publiko eta eskoletaako hondakinak bereizi eta murriztea.

Honen hasiera 2014an izan zen. Orduan, eraikin publikoetan, kolore dun tapak zituzten zakarrontzi grisen banaketa egin zen. Mankomunitateak eskuragarri zituen guztiak banatu zituen lehen urrats horretan. Hasiera batean leku bakoitzean hiru edukiontzi desberdin utzi ziren.

2016an kanpaina honen 2. urratsa egin zen. ECOEMBES entitatearen laguntzarekin gune hauetan jartzeko edukiontzi gehiago ekartzea lortu zen . Kasu honetan modelo aldaketa egin zen; oraingoan bi edukiontzi bakarrik dira eta bi koloretan dira.

Hauek dira mota honetako edukiontziak utzi diren lekuak kanpaina guztian zehar: Udaletxeak, mankomunitateak, kultur etxeak, mediku zentroak, eskolak, ikastetxeak…

Eskatu zureak!

Telefonoa: 670. 522 .975
txomin@bortziriakzabor.com