Bilketa bereziak
Objektu handien bilketa
Zerbitzua hau Bortzirietan astelehenetan eta ortziletan izaten da 8;00etatik 14:00tara, eta altzariak, tresneria, etxetresna elektrikoak, arropa, jostailuak… jasotzen dira. Zerbitzua Biak-Igantzi enpresak betetzen du. Bilketarako, aldez aitzinetik deitu behar da (672.045.734).
Etxean traste zaharrak pilatuak dituzu eta ez hauek dakizu nora eraman?
Ez atera zabor gunetara eta deitu gaitzazu. 672.045.734
Zure etxeraino hurbilduko gara etxeko traste handiak biltzera.
Nahi baduzu zerorrek eraman dezakezu garbigunera
Doaneko zerbitzua da!



Silo plastikoen eta film plastikoen bilketa
Biak Igantzi S.L. enpresak betetzen du 2004an abian paratu zen zerbitzu hau, eta hilean behin biltzen ditu. Zerbitzu honen funtzionamendua objektu handienaren antzekoa da, eta erabiltzaileek aldez aitzinetik 672.045.734 zenbakira deitzen dutenean egiten da. Modu berean, plastiko hauek Garbigunean utzi daitezke Ondoren, plastiko horiek kudeatzaile baimendu bati eramaten zaizkio, birziklatzeko.
