Besta jasangarriak

Kanpainak

Besta jasangarriak

“Bestetan ere, birziklatu”

Mankomunitateak urtero burutzen diren herriko besta eta ospakizunetan jasangarritasuna lortzeko helburuarekin “Bestetan ere, birziklatu” kanpaina jarri zuen martxan 2013. urtean. Honetan Bortzirietako Udalak, Nafar Gobernuak CRANAren bitartzez, Ecoembes eta Ecovidriok parte hartzen dute.

Kanpaina honek, Herriko besta eta ospakizunetako otordu herrikoietan eta ostatu eta txozna eremuetan sortzen diren hondakinak murriztea du helburu nagusia.

Hasiera batean berrerabiltzeko edalontzien banaketarekin hasi zen. Hauek, eskualdeko herri desberdinetan banatu ziren herriko besta eta ospakizunetan banatu eta erabiltzeko. Kanpaina honi, jarraipena mahai tresna eta plater berrerabilgarriekin eman zitzaion. Emandako bi urrats hauekin, behin-erabili-eta-bota motako plastikozko materiala erabiltzea ekidatzea bultzatzen da.

Kanpaina honen barnean ere sartzen da herriko bestetan egiten den beira bilketa berezia. Atez atezko bilketa da eta Lesaka eta Berako herriko bestetako asteburuetan egiten da.

Ekintza hauen berri emateko web orria, buletina, aldizkari lokalak, bestetako programa, e.a. erabiltzen dira.

Besta jasangarriak – kartela

Mankomunitatearen eskaintza 

Bestek ingurugiro-heziketarako testuinguru paregabea eskaintzen dute, herritarrak erlaxatuago eta parte hartzeko jarrera onarekin azaltzen baitira. Beraz, herritarrak kontzientziatu eta birziklapena emendatzeko aukera ona dira bestak.