Atez-atekoa

Atez-ateko bilketa

Atez-ateko bilketa zerbitzua

Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak atez-ateko hondakin desberdinen bilketa zerbitzua ere garatzen du. Zerbitzu hauek hondakinen sortzaile handiei zuzenduta dago bakarrik.

Zerbitzu honen barnean segidako hondakinak sartzen dira:

  • Traste handiak
  • Silotako plastikoak
  • Kartoiak
  • Organikoa

Sortzaile handien artean segidako enpresak eta establezimenduak sartzen dira:

  • Arraintegiak, harategiak, komertzioak, bankuak, gozotegiak, estankoak, janari dendak, lore-dendak, posta bulegoak, botikak, etxeko tresnen dendak, ferreteriak, enpresak, okindegiak, institutuak, eskolak, ostatuak, jatetxeak, industrialdeak, bentak, tailerrak, kooperatibak…

Zure negozioa berriki ireki baduzu eta hondakin handiak sortzen badituzu, jarri zaitez harremanetan gurekin eta bertaraino joanen gara hauen bila.

 948.635.254 / bulegoa@bortziriakzabor.com