5. edukiontzia
5. EDUKIONTZIA
Edukiontzi hauek 2016ko azaroan ezarri ziren Lesakan eta materia organikoa bereiz biltzeko erabiltzen dira
5. edukiontzi hau ezagutzera eman zenean “Marroi ederra dugu eta hagitz berde gaude!” lelopean egin zen, edukiontzi berde eta marroiari erreferentzia eginez. Honen ezarpenaren ondotik Lesakako bizilagunak edukiontzi berdeetan ezingo dute materia organikoa bota.
Edukiontzi hau Lesakako herri-gunean dauden edukiontzi puntu guztietan gehitu ziren eta Mankomunitateak izena ematen duten familiei banatzen dien txartel baten bitartez ireki ahal izanen dute edukiontzia.
Bertara, etxean sortzen dugun materia organiko guztia bota ahal izanen da:
- Sukaldeko hondarrak: fruta, barazkiak, haragia, arraina, sukaldatutako janari hondarrak, kafe eta infusio hondarrak, etab.
- Lorategietako hondarrak: Belarra, hostoak, adarrak, loreak, etab.
- Baratzeko hondarrak.
Zu ere honen erabiltzailea izan nahi duzu?
Jarri harremanetan Mankomunitatearekin txartela eta hondar organikoak botatzeko pozalea lortzeko.