Aurten, Bortzirietako Mankomunitateak jarduera ugari prestatu ditu.
Poltsa berrerabilgarriak tolesgarriak
Mankomunitateak poltsak berrerabilgarriak erosi zituen, une oro gainean eraman ahal izateko, poltsan, motxilan, kotxean, sakelan, etab. Horrela, erosketak egitera goazenean erabilera bakarreko poltsak erabiltzea saihesten dugu eta sortutako hondakin kopurua murrizten ditugu. Poltsa horiek Mankomunitateak udan etxez etxe egin zuen materia organikorako edukiontzi marroia ezartzeko kanpainan banatu ziren. Hala ere, ezin izan zen Bortzirietako familia guztiekin harremanetan jarri; beraz, eman ezin izan zitzaion poltsa eskuratu nahi duenak Mankomunitatera deitu edo Bortzirietako Garbigunera joan daiteke.
Fruta eta barazkiak erosteko poltsa berrerabilgarriak
Dendara fruta eta barazkiak erostera goazenean, sagarrak sartzeko poltsa txiki bat hartzeko joera izaten dugu, laranjak sartzeko bertze bat, azenarioentzako bertze bat, eta abar. Ondoren, etxera iritsi eta dena hozkailuan edo fruta-ontzian jartzen dugu, eta, askotan, poltsak botatzen ditugu, txikiegiak direlako bertze erabilera batzuk emateko; horregatik, hondakin asko sortzen ditugu, beharrik gabe.
Elikagaien xahuketaren aurkako kanpaina
Bortzirietako Mankomunitateak, kasu honetan Baztango Udalarekin batera, elikagaien xahuketaren aurkako kanpaina bat jarri du abian. Kalkuluen arabera, Nafarroan urtean batez beste 75 kg elikagai botatzen dira etxeetan, eta kopuruak handiagoak dira ostalaritzaren sektorean. Horregatik, Mankomunitatea inguruko jatetxeekin harremanetan jarri da, eta kanpaina honetan parte hartzera animatu ditu. Kanpaina horretan, zakarrontzira botatzen den elikagai kopurua gutxitzen saiatuko dira, eta, gainera, jankideei aukera emango diete tupper batean jan ez den janaria etxera eramateko. Tupper horiek Nafarroako Hondakinen Partzuergoak erosi ditu eta plastiko konpostagarriz eginda daude; beraz, gehiago erabiliko ez direnean, materia organikorako edukiontzi marroira bota behar dira, ez horira.