Pasaden azaroaren 5ean, Bortzirietako Udalak, Cederna- Garalur, Nafarroako Gobernua, Agenda Local 21 eta bertze entitate batzuk antolatutako “Tokiko Lurralde Elikadura Estrategia garatzeko Jardunaldia irekiak” ekimenaren inguruan egindako ikerketaren aurkezpena egin zen Berako Kultur Etxean.
Aurkezpena eta lan-saioak ederki atera ziren, 40 bat parte hartzaile izan ziren.
Diagnostikoaren emaitzak azaldu ondotik lau talde egin ziren egin daitezkeen ekintzak proposatu eta lehenesteko:
- Ekoizpenari lotutako ekintzak
- Jantoki kolektiboei lotutako ekintzak
- Sentsibilizazioa eta kontzientziazioa
Merkaturatze bide laburrak sustatzeko ekintzak


Bigarren lan-saioa azaroaren 26an eginen da, Sunbillako udaletxeko sabaian, arratsaldeko 18:30etan.
Zatozte, denak gonbidatuak zaudete!
