Bortzirietako Hondakinen Mankomunitateak, hobetzen jarraitzeko eta erabiltzaileei zerbitzu berriak eskaintzeko asmoz, bi edukiontzi berri jarri ditu Alkaiagako Garbigunean kafe kapsulak gaika biltzeko: bat plastikozko kapsulentzat eta bertze bat metalezko kapsulentzat.
Ondoren garraiatu eta birziklatzeko, hitzarmen bat sinatu da NESTLÉ ESPAÑA, S.A. enpresarekin, eta hura arduratuko da kapsulak garbigunetik jasotzeaz eta ondoren horiek tratatzeaz.

Tratamendua
Kafe hondarrekin kalitatezko konposta lortuko da, arroza ekoizteko erabiliko dena Arroz Solidario de Nespresso proiektuaren bidez. Konpainiak, ondoren, arroz-ekoizpen hori Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioari ematen dio. Bestalde, plastikozko kafe-kapsulak birziklatzearen ondoriozko plastikoa galautsa lortzeko prozesu batean integratzen da. Material horrekin kutxak eta bulegoko aulkien osagaiak egin daitezke, besteak beste, material hori beste produktu batzuk egiteko berrerabiliz. Gainera, hiri-altzariak fabrikatzeko prozesu batean ere sartzen da (bankuak, paperontziak, etab.). Aluminioa, bertzalde, bertze tratamendu-instalazio batera lekualdatzen da, gero bategiteko eta berrerabiltzeko, eta berriro lehengai bihurtzen da.