Pasa den uztailaren 16an egin zen ekimen honen aurkezpena Etxalarko plazan eta bertara, bertzeen artean, Lurralde Kohesioa eta Nafarroako Hondakinen lehendakari den Bernardo Ciriza egon zen bertako alkatea den Migel Mari Irigoyen eta bertze herrietako udal ordezkari eta bertze Mankomunitateko ordezkariekin batera.
Arantza, Bera, Etxalar eta Igantzik jada badute bosgarren edukiontzia materia organikoa birziklatzeko, Sistema hau Lesakan 2016tik martxan dago. Honela Bortzirietako eskualdeko 8.500 biztanleei emanen zaie zerbitzua bio Hondakinen bilketarako. Jakin hauek etxean direla etxean sortzen ditugun Hondakinen %45.
Atez ateko bisita
Bosgarren edukiontziaren zabalkuntzea datorren astean hasiko den sentsibilizazio kanpainarekin hasiko da. Atez ateko bisitak eginen zaizkie erabiltzaileei eta modu pertsonalizatu eta bakarrean materia organikoa ongi bereiztearen garrantzia ezagutzera emanen da eta bio hondakinak uzteko 10l-ko ontzi marroia emanen zaie.
5000 informazio triptikoak inprimatu dira eta etxe guztietara zerbitzu berria eta kanpainaren berri ematen den gutuna bidali da. Materialak erosteko eta konzienziazio kanpainarako 92.000 inbertituko dira.
Edukiontzien karakterizazio eta sentsibilizazio kanpaina
Aldi berean, bortz herrietan errefuxa frakzioaren edukiontzien karakterizazioa eginen da organikoen edukiontziak ezarri aitzinetik eta datuak analizatu eta gero.
Kaleko ekintza bat da, eremu ireki batean eta jende aurrean eginen dena. Hauetan errefuxako edukiontziak hustu egiten dira, hondakinak bereizten dira eta gaizki bereizi diren hondakinak, bakoitza bere edukiontzian sartzen da. Modu honetan jakin daiteke zertan hobetu daiteke eta datuak konparatu ere.
Sentsibilizazio kanpainaren barne, etxeko konpostagailuen jarraipena eginen da, eskoletara joanen da zonaldeko ikasleak kontzientziatzeko eta berralbigarriak diren 4000 poltsa entregatuko dira hondakinen sormena prebenitzeko.
Martxan jarraitzen du ere laguntze agenteak maiztasunarekin bisitak egiten etxeetan eta hondakin sortzaile handiekin, zalantzak argitzeko eta Mankomunitateko erabiltzaileak laguntzeko.
Helburua: Materia organikoaren %70
Hondakinen eta bere fiskalitateak ezartzen duen Lege Foralak, sortzen de materia organiko guztiaren %70 bildu behar dela 2027rako adierazten du.
Materia organikoaren bilketaren zabaltze progresiboak, hondakinen behar bezalako bereizketan eragina du tratamendu zuzena bermatzeko.
Hondakin organikoen barruan sartzen dira sukaldetakok eta haragi eta arrain hondarrak; Berdura eta fruta hondarrak; hostoak, loreak, landareak eta kimatze errestoak, kafe hondarrak eta filtroak, fruitu lehorrak, ogia, azalak eta maskorrak, su hautsa, zerra hautsa naturala eta sukaldeko papera zikina bertze materialen artean.Honetan ez dira onartzen fardelak eta konpresak, zigarro filtroak, aluminioko papera, papera eta kartoia, beirazko botilak, plastikozko enbaseak, metala edo brikak.