BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKINEN MANKOMUNITATEAK INDUSTRIALDEETAKO HONDAKINAK ERA EGOKIAN KUDEATZEKO SENTSIBILIZAZIO ETA KONTZIENTZIAZIO KANPAINA BERRI BAT MARTXAN JARRI DU
Industrialdeetako enpresa guztiak bisitatuko dira
Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitatean, ikusi dugu industrialdeetan dauden edukiontziak ez direla behar bezala erabiltzen ari, eta arazo ugari eta zikinkeria-irudi onartezina sortzen ari direla.
Araudian adierazten den bezala, Bortzirietako Mankomunitateak etxeko hondakinak eta horiekin pareka daitezkeenak bakarrik bildu ahal izango ditu. Hala ere, industria-hondakin ugari biltzen ditugu, denak nahastuta, eta ezin dira birziklatu. Gainera, askotan, zuzenean lurrean uzten dira, nahiz eta edukiontzietan tokia izan.
Horregatik, Vermican soluciones de Compostaje SL enpresaren zerbitzuak kontratatu dira, industrialdeetan sortutako hondakinen kudeaketa optimizatzen, horien irudia hobetzen eta zalantzak argitzen lagunduko duen proiektu bat gauzatzeko.
Ekainaren 1ean hasi zen kanpaina eta eremu horietan dauden enpresa guztiekin harremanetan jartzen ari gara, sortzen diren hondakin motei, kopuruei eta ematen zaien kudeaketari buruzko informazioa biltzeko. Enpresei zalantzak, kexak edo hobetzeko proposamenak azaltzeko aukera ere emango zaie.
Araudia
Araudiaren arabera, toki-erakundeei dagokie etxeko eta merkataritzako hondakinak eta horiekin pareka daitezkeenak kudeatzea. Beraz, ez da bere eskumenen barruan sartzen industria-, osasun-, arrisku-, nekazaritza- edo abeltzaintza-hondakinen kudeaketa. Horregatik sortu zen Bortzirietako Hiri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Mankomunitatea izenarekin.
Helburuak
Kanpaina honek hainbat helburu ditu. Alde batetik, industrialdeetan dauden edukiontzien kudeaketa egokia egin nahi da, eta edukiontzietara Mankomunitateak jaso ditzakeen hondakinak soilik botatzea. Horrek edukiontzi puntuen irudia hobetzea ekarriko du, eta garbi eta txukun mantentzen lagunduko du.
Bestalde, enpresak kontzientziatu eta sentsibilizatu nahi dira industria-hondakinak Mankomunitatearen edukiontziak ez diren bertze bide batzuetatik kudeatzeko, batez ere arriskutsuak eta kudeatzeko zailak direnak.