Bortziritarrei ematen zaizkien zerbitzuak hobetzeko asmoz eta, batez ere, Garbigunera hurbiltzeko aukera zabaltzeko intentzioarekin, hemendik aitzinera Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitateak bere Garbigunea hileko azken larunbatean ere irekiko du.
Irudian ageri dira 2021eko urtean izanen diren egun zehatzak.
Larunbat hauetan, Garbigunea goizeko 9:00etatik 13:00etara egonen da zabalik.
Astetartez betiko ordutegia ere mantenduko dugu, astelehenetik ortziralera 12:00etatik 15:00etara.