Bortzirietako mankomunitatean Ibaiko “beste” arrainak / Los “otros” peces del río erakusketarekin segitzen dugu. Joan den astean Ricardo Baroja ikastetxeko ikasleak etorri ziren eta gure erreka eta itsasoetan bukatzen duten hondakinek sortzen dituzten arazoen inguruan solastu ginen.
Gainera, Bortzirietako Garbigunea ezagutzeko aukera izan zuten, eta bertan zein hondakin mota biltzen diren eta nola kudeatzen diren ikusi zuten.
Bukatzeko, Hondakinen prebentzioa landu genuen, hau da, zer egin gure egunerokotasunean ahalik eta hondakin gutxiago sortzeko; pila berrerabilgarriak erabili, oihalezko poltsak, arraina erosteko tupperrak, erabilera bakarreko plastikoak saihestu, etabar. Eta ondotik, atxikitako argazkietan ikusten ahal den bezala, erabilera bakarreko plastikozko botilak saihesteko, kantinplora bana banatu genien.
Eskerrik asko bisitagatik eta nahi duzuen arte!