Bortzirietako Mankomunitateak, Nafarroako Hondakinen Partzuergoak eta Izarbeibarko Mankomunitatearen artean diseinatutako “Ibaiko beste arrainak” erakusketa, Bortzirietako Garbigunera ekarri du. Hagitz erakusketa erakargarria da eta gure erreka eta itsasoetan bukatzen duten hondakinek sortzen dituzten arazoen ingurukoa da.
Erakusketa honek 3 helburu nagusi ditu:
- Lurrean gaizki kudeatuta hondakinak erreketan eta ondoren gure itsasoetan bukatzen dutela kontzientzia hartu.
- Erreka eta gizakiaren arteko harremana ulertzea eta naturak guk sortutako hondakinak integratzeko beharrezko denboraz ohartzea.
- Hondakinen eguneroko kudeaketan gure jarreraren garrantziaz kontzientzia hartzea.
Erakusketa honetan, umorea erabiliz, hondakinen okerreko kudeaketaren ondorioz sortzen den arrain fauna berriaren berri ematen da. Denetara 15 panel dira, irudiekin bi aldeetatik, denetara 30 arrain izanik.
Erakusketa aste batzuk egonen da Bortzirietako Garbigunean, eta nahi duen guztia gonbidatu dago hau ikustera.
Laster arte!
Erakusketaren informazio gehiago hemen