2021ko Egutegia

2021ko Egutegia

2021eko egutegia prest dugu jada! Aitzinako urteetan argitaratutako egutegien ildoa jarraituta, egutegi erabilgarria egin da, zera da, hondakinak eta birziklapenarekin erlazionatutako informazio ugariarekin osatuta dago. Bertzeak bertze bilketen, organikoa, konposta, Garbigunea eta bertze gai aunitz aipatzen dira, baita ere baratzean aritzeko gida ttiki bat.

Egutegia, nahi duenak eskuragarri izanen du Garbigunean (Alkaiagako industrialdean, Zubiondo parean) bere ohiko ordutegian (Astelehenetik ortziralera 12:00etatik 15:00etara) eta aldi berean ere Bortzirietako Herriko Etxeetan (Etxalarren Mankomunitateko bulegoetan).

Zatoz zure egutegiaren bila!

Deskargatu PDFn