Azkeneko mezuan, jasaten ari garen egoera honek sortutako aldaketen berri eman zintuztegun, zera da, Beran hondakin organiko guztiak edukiontzi marroietara bota behar dela. Ba, egoera berdina, Bortzirietako bertze herrietara zabaldu da (Lesakan lehenagotik edukiontzi marroia erabiltzen zuten).
Oraingoz eta ez ohiko egoera hau bukatu arte, auzoetako konpost guneak ez dira erabilgarri egonen eta honen ordez Beraz ARANTZA, ETXALAR ETA IGANTZIKO BIZTANLEEK HONDAKIN ORGANIKOAK EDUKIONTZI MARROIETARA bota beharko dute.
Jarraian herri bakoitzan edukiontzi marroiak jarri diren guneak:
Arantza:
- Herri sarreran, bus geltokian
- Burlada ostatuaren ondoan
- Osiña karrikan
- Aterpearen ondoan
Etxalar:
- Herri sarrerako aparkalekuan
- Antsolokuetan, auzo konpostgunearen ondoan
- Antsolokueta auzoan
- Andutzetako aparkalekuan
- Jauregieta karrikan
Igantzi:
- Herri sarrerako aparkalekuan
- Igerilekuetan
- Nagusia karrikan, pisuen ondoan
- Nagusia karrikan, Caixa parean
- Berrizaunen
Nola eraman? Beti poltsa baten barrenean. Plastikozkoa ere izaten ahal da.
Agur bero bat!