Covid-19 koronabirusa eragiten ari den arazoak direla eta, zenbait zerbitzu momentuz bertan behera geldituko dira eta kutsakorrak izan daitezkeen hondakinak errefusara eta bi poltsatan bota beharko dira, Osasun Ministerioak horrela adierazi digunez.
Osasun-agintarien gomendioei jarraituz, honako zerbitzu hauek momentuz bertan behera gelditzen dira:
- Traste zaharren atez ateko bilketa
- Garbigunea
- Auzo-konposta
Bertze aldetik, Osasun Ministerioak horrela adierazita, kutsakorrak izan daitezkeen hondakinak (eskularruak, maskarak, betaurrekoak, mukizapiak, etab.) itxitura hermetikoa duen poltsan sartu beharko dira. Ondotik poltsa hau itxitura hermetikoa duen 2. poltsan sartu beharko da. Hondakin hauek errefusa edukiontzietara bota behar dira (berdeetara) eta ezingo dira inolaz ere bertze edukiontzietara bota.
Barkatu eragozpenak

