Baztango Udalak, eta Bortzirietako eta Malerrekako Mankomunitateek etxez etxe banatutako hondakinen egutegian, pasa den urtarrilaren 2an egindako zozketan, Elizondoko Maria Josefa Zaldua Azkaratek izan da irabazlea eta 300 euroko erosketa-txartela jaso zuen Joseba Otondo Bikondoa Baztango alkatea eta Miren Meoki Udaleko hondakin teknikariaren eskutik. Zorionak eta disfrutatu!
