Azken urteetan bezala, aurten ere neguan zehar pilatu zaigun konposta banatzeko asmoa dugu, baratzetan edo balkoiko loreontzietan erabili ahal izateko.
Noiz?
- Maiatzaren 19a (larunbata): Goizeko 11:00etan Bortzirietako Mankomunitateak Alkaiagako poligonoan duen pabiloian.
Norentzat?
Bortzirietan etxe edo auzo konposta egiten dutenentzat.
Zer ekarri behar da?
Norberak bere zaku, poltsa, kubo edo dena delakoa ekarri beharko du konposta garraiatzeko.

