Turismo jasangarria kanpaina - Establezimenduak

Iritsi da azkenean Turismo jasangarriaren kanpaina abian jartzeko momentua. Bere egunean aipatu genuen bezala, turismo jasangarriaren sarean (edo jasangarritasunaren sarean) sartzeko prest dauden establezimenduek konpromiso orri bat sinatuko dute eta bertan norberaren establezimenduan hondakinak bereizteko ontziak jartzeko eta organikoaren bereizketan parte hartzeko konpromisoa hartuko dute bertzeak bertze. Mankomunitateak trukean foiletoak, kartelak, birziklapenerako ontziak (behar izatekotan konpostagailua) eta establezimendua promozionatzeko orduan gehigarri bezala erabiltzen ahalko diren jasangarritasun sareko logoa emanen ditu.

Segidan datorren asteazkenean, hilak 28 eginen den bilerarako deialdia. Galderarik edo zalantzarik baldin badira, idatzi edo deitu lasai ederrean.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan,

Ongi izan eta mila esker!