Zozketa

Zozketa

ZOZKETA 2019

Urtean zehar eskualdeko dendetan gastatzeko 300 €ko 4 erosketa txartel zozketatuko dira. Sariduna bazara, deituko zaitugu baina saria eskuratzeko egutegia entregatzea derrigorrezkoa izanen da.
Urte hasieran banatutako egutegiek zenbaki bat daramate, hiru hilero eginen den zozketan parte hartzeko.
Zozketa egunak: Urtarrilak 2, apirilak 1, uztailak 1 eta urriak 1.

Egutegia ikusi

– Sarituak 2018:

 

 

 

1. hiruhilekoa: Mª Asun Irigoien Sanzberro – Etxalar

2. hiruhilekoa: Maite Echenique Iñarrea – Irurita

3. hiruhilekoa: Ez zen sariturik atera

4. hiruhilekoa: Jose Ramon Mitxeo Indakotxea – Narbarte

– Sarituak 2017:
     
   
   

1. hiruhilekoa: Juan Miguel Ibarra Elizalde – Ziga

2. hiruhilekoa: Pikabea Larralde Familia – Bera

3. hiruhilekoa: Juana Josefa Urrozek eta Javier Vertizek – Elgorriaga

4. hiruhilekoa: Miren Edurne Arbelaitz Hernandorena – Zubieta


LEHENGO ZOZKETAK

Baztan Bidasoa eskualdean, etxeko zaborrak kudeatzen dituzten entitateak, Baztango Udala, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitatea eta Malerrekako Zerbitzu orokorren Mankomunitateak, beraien bezeroak saritzeko asmoarekin, zozketa desberdinak antolatzen hasi ziren 2005. urtean.

Hasiera batean zozketa hauetan parte hartzeko, entitate desberdinek, beraien bezeroei urte hasieran banatzen dieten bilketa berezien egutegiak zeramatzaten zenbaki baten bidez parte hartzen zuten. Gaur egun berriz desberdina da. Zuzenean entitateek zozketa egiten dute eta sariduna abisatzen dute.

Zozketak martxan jarri zirenetik gaur egun arte, epe desberdinetan burutu dira zozketak;  hilero, zozketak hiru hilero, zozketa puntualak eta bereziak… Banatutako sarien aldetik berriz, urte guztia hauetan desberdinak izan dira; Bidaiak, eskualdeko loteen produktuak, bazkariak, erosketak txartelak…