Mankomunitatearen eskeintza

Mankomunitatearen eskeintza

Zuk erabiltzeko

Mankomunitatearen eskeintza

Mankomunitateak zenbait gailu eta tresna eskaintzen ditu bezero diren partikularrak nahiz entitateak dituzten beharrak asetzeko. Eskaintza den guztia, helburu nagusi bat dauka, gure ingurumen ederra babestu eta  zaintzearena. Eskaintzen direnen artean badira hondakinak gutxitzerako erabiltzen direnak, badira ere birziklapena bultzatzeko erabiltzen direnak eta baita ere konposta egiteko laguntze tresnak Jarraian mankomunitateak eskaintzeko duen materiala:

Berrerabiltzeko edalontziak eta platerak. Pitxerrak ere.
Helburuak:
  • Behin-erabili-eta-bota motako plastikozko materiala erabiltzea ekidatzea.
  • Sortzen diren hondakinak murriztea.
Non erabili:
  • Herriko besta eta ospakizunetako otordu herrikoietan eta ostatu eta txozna eremuetan.
  • Erabiltzeko: Eskaera orria bete. Bertan erabilpenaren baldintzak zehazten dira.
Eskaintza guztia birziklatutako materialarekin egina dago.
Eskaera orria 
Birrintzailea

Mankomunitatea gailu hau eskaintzen du kimatze lanetan sortutako hondarrekin  egur txirbila egiteko.

Helburuak:
  • Egur txirbila sortu konposta egiteko.
  • Materialaren bolumena txikitu garraiatzea erratzeko.
Non erabili:
  • Lorategi eta zuhaiztiak.
  • Erabiltzeko: Mankomunitateari eskaera egin. Jarri harremanetan.
Erabilera dohainekoa da!
Edukiontziak

Ospakizun, besta edo jende aunitz bildu behar duen edozein motako ekitalditarako mankomunitateak bere edukiontziak eskaintzen ditu. Eskaintzen diren edukiontziak hauek dira:

  • 2 gurpileko edukiontziak: Errefusa.
  • Edukiontzi berdeak: Errefusa.
  • Edukiontzi horiak: Enbaseak eta plastikoak.
  • Edukiontzi urdinak: Papera eta kartoia.
  • Iglu berde: Botilak eta beirazko poteak.
Helburuak:
  • Sortzen diren hondakinak behar den bezala bildu eta sailkatzea.
Non erabili:
  • Ospakizun, besta eta ekitaldi jendetsuetan.
  • Erabiltzeko: Mankomunitateari eskaera egin. Jarri harremanetan.
Erabilera dohainekoa da
Konposta egiteko tresneria
Begiratu atalean