Garbi gune ttikiak

Garbi gune ttikiak

Hondakin berezien bilketarako GARBIGUNE TTIKIAK

Hondakin berezien bilketa zerbitzua hobetzea eta horien birziklatze-tasa handitzea da Bortzirietako Hiri Hondakinak Mankomunitateak martxan duen zerbitzu honen helburua. Honela orain arte eskaintzen zen hondakin berezien bilketa zerbitzu mugikorra indartu egin da. 

Modu honetan, kamioia noiz etorriko zain egon beharrean, herritarrek hondakin bereziak edozein momentutan bota ahal izanen dituzte Garbigune ttiki hauetan. Garbigune ttiki hauek hainbat leihatila dituzte eta horietako bakoitzean hondakin mota bat biltzeko irudia eta testua agertzen da.


GARBIGUNE TTIKIA: Kokapena

  • Etxalar: Herri sarrerako aparkalekuan
  • Igantzi: Aparkalekuan
  • Arantza: Laister
Hauek dira gunean bota daitezkeen hondakinak:

Bateriak

Gasolio eta olio filtroak

Bonbilak eta fluoreszenteak

Erradiografiak

Pilak

Fitosanitarioak

Garbiketa produktuak

Sakeleko telefonoak edo mugikorrak

Tonerrak eta inprimagailuen tinta-kartutxoak

Gailu elektrikoak eta elektronikoak

Olio minerala eta landare olioa (plastikozko pote itxietan)

Kutsatutako ontziak

Pinturak

CD eta dvdak

Aerosolak edo espraiak

Kolak eta silikonak

Orain arte Bortzirietan hilean bitan ibiltzen zen kamioiak (hondakin berezien bilketa puntu mugikorra) zerbitzu bera egiten jarraituko du ( Arantzan, Etxalarren eta Igantzin izan ezik).

Bortzirietako HiriHondakinen Mankomunitateek herritarrei garbigune ttiki hauek erabiltzeko gonbita luzatzen diete, azken finean hondakinen kudeaketan denon esku-hartzea beharrezkoa delako.

BIRZIKLATU, gauza bakoitza bere tokian!

Informazio gehiago: hondakinak@baztan.eus 948 580 006 (Miren) / teknikaria@bortziriakzabor.com 662.078.400 (Andoni)

Deskargatu fitxategia PDF-n