Garbigune mugikorra

Garbi gune mugikorra

Etxeko hondakin bereziak

Zerbitzu hau aurtengo otsailean paratu da abian. Helburua etxeko hainbat hondakin biltzea da, besteak beste: sukaldeko olioa, pinturak, pestizidak, autoko produktuak eta spray ontziak. Bilketa hilean behin egiten du Biak Igantzi enpresak. Zerbitzua honela betetzen da: hilean behin, megafonia daraman kamioi bat herriz herri ibiltzen da eskualdean, eta adostutako lekuetan gelditzen da, herritarrek eramaten dituzten hondakinak jasotzeko.

Larunbatetan kamioia ibiliko herriz-herri etxeko hondakin bereziak biltzen. Ez bota edozein edukiontzitan!. Etxean gorde eta kamioia zure herrira joaten denean kamioira eraman.

 

Birziklatzea zure esku dago!

Begiratu egutegian noiz joango den zure herrira!

 

Eraman daitekeena
Eraman ezin dena

Amoniakoa, Arratoi-pozoia

Azido klorhidrikoa, Bateriak

Berniza, Bideokaseteak

Bonbillak, CDak

Deskoipeztatzaileak, Detergentea

Disketeak, Disolbatzaileak

DVDak, Enbase kutsatuak

Erradiografiak, Fitosanitarioak

Fluoreszenteak, Garbiketa produktuak

Gasolina, Gasolio-irazkia

Gasolio-ur bidoia, Ile-apainketarako produktuak

Inprimagailurako kartutxoak

Inprimagailurako tintak

Kalkulagailuak, Kerosenoa

Koipea, Kola, Kolonia

Landare-olioa, Merkurioa

Metxeroak, Motor-olioa

Mugikorkargagailua, Mugikorrak

Pilak, Pinturak, Silikona

Termometroak, Tonerra

 Zotala, …

Autoko olioa zaharra

Nekazaritza eta abeltzaintza ustiapenetan sortzen diren hondakinak

Obra lanetan sortzen diren hondakinak, ezta etxebizitza botatzetik sortutakoa ere

Lurra eta hondeaketatik sortutako hondakinak

Lantegietan, tailerretan eta biltegietan sortzen diren hondakinak, errautsak eta zepa

Hobi septikoetan eta araztegietan sortzen den lohia

Likidoak, nahiz eta bidoi itxitan egon

Pneumatikoak