ETXALAR, herri EREDUGARRI!

Kanpainak

ETXALAR, herri eredugarri!

ETXALAR, herri EREDUGARRI!

Hondakin bereizketa eta birziklapena indartzeko proiektu pilotua

Bortzirietako Hondakinen Mankomunitateak hondakinen bereizketa eta birziklapenaren inguruan esperientzia pilotua martxan paratuko zuen Etxalarren 2015ean. Honen helburua Etxalar herri eredugarri bihurtzea da, egungo araudia beteko duena eta zonaldeko bertze herrientzat eredu izanen dena. Zergatik? 2015. urtean gure zonaldean sortutako hondakin guztietatik %35,18 birziklatu zelako, eta Hondakinen Legearen arabera, 2020. urterako %50 birziklatu behar dugulako. Materia organikoari dagokionez, 2015ean %25aren inguruan birziklatu dugulako eta Nafarroan 2025erako %70era ailegatu behar dugulako.

Horregatik, helburu horiek lortzeko, Etxalarko esperientzia pilotuaren ekintzak martxan jarri ziren:

  • Karakterizazioa: Etxalarko herriko plazan, denen aitzinean, 4 zaborrontzi berde hustu eta hondakin mota desberdinak bereizi ziren zein utzi ziren zuzenki ikusteko eta zein ez.
  • Konpostajeari bulkada sendoa.
  • Errefusa edukiontziei (berdeei) tapa txikiagoak paratu zitzaizkien nahastutako hondakinen deskarga masiboa saihesteko.
  • Ontzi eta paper-kartoi bilketak indartzeko edukiontzi hori eta urdin gehiago jarri ziren beharra zegoen tokietan.

Esperientzia honen barrenean etxeko hondakin bereziak biltzeko etxola berria jarri zen Etxalarko sarrerako aparkalekuan.

Aldaketa eta honen eraginen berri emateko, Mankomunitateak Vermican Soluciones de compostaje S.L. enpresa kontratatu zuen. Aipatutako enpresako langileak 3-4 hilabetez,etxe guztietatik pasatu ziren hondakin mota desberdinen kudeaketari buruzko informazioa ematen. Azalpen hauetan konpostajearen prozesua, bere  onurak eta zer konpostatzen ahal den eta zer ez aipatu zituzten.

Gainera, beharrezko materiala eraman zuten etxeko hondakinak konpostatzen hastera interesatua zegoenari zuzenean emateko. Aldi berean, agertzen ahal ziren zalantza guztiak argitzen saiatu ziren eta bezeroen proposamen edo iradokizun guztiak jasoko zituzten.

Aldi berean, kanpainaren barnean, auzo konpost guneak prestatu ziren, hasiera batean konpostagailuekin eta gaur egun konpost etxolarekin, jendeak konposta giten hasteko aukera izan zezaten. Neurri berriak ezarri eta hilabete batzuetara, Etxalarren sortzen diren hondakinak berriro aztertu ziren.

Emaitza onak lortu ezkero, Etxalarko bizilagunen zaborretako erreziboa murrizteko aukera emanen luke. Proba pilotu honetan emaitza onak ateraz gero, Etxalarren hartutako neurriak Mankomunitateko bertze herrietara zabaltzeko asmoa dugu.