Edukiontzi urdina

Edukiontzi urdina

EDUKIONTZI URDINA

Paper eta kartoi bilketa. Bilketa horretarako Bortzirietan, denetara, 190 edukiontzi dago, eta bi zerbitzu desberdin daude.

  1. 2,5na m3-ko edukiera duten edukiontzi urdinen bitartez. Hainbat gunetan paratuta daude, eta astero jasotzen dira.
  2. Atez ateko bilketa (dendetan eta industrian). Astean bitan egiten da.

Bi zerbitzu horiek, gaur egun, Biak Igantzi S.L. enpresak betetzen ditu. Jasotako papera Iruñeko hainbat paper kudeatzaile baimenduri eraman eta saltzen zaie (Despanorsa, Servicios Ecologicos).
GARRANTZITSUA: Kartoiak tolestu edukiontzira bota aurretik.

Bilketa maiztasuna:
  • Edukiontzi urdinak: Astean behin.
  • Atez ateko bilketa: Astean bitan.
Bota daitekeena
Bota ezin dena
Papera: Egunkariak, aldizkariak, propaganda, erosketa tiketak, paperezko poltsak, opari papera.

Kartoia: Kaxak (zapatak, arrautzak, galletak…), kartoi tutuak, bilgarriak.

Aluminiozko papera, gantz edota gai organikoz zikinduriko papera, fax papera, plastifikatutako paperak, xatarrak.