|
|||||
Hiri hondakin solidoak kudeatzen
dituen Bortzirietako Mankomunitateak hainbat zerbitzu lineatan oinarritutako
bilketa sistema du. Linea horiek hiri eremuak, landa eremuak eta industrialdeak
hartzen dituzte barne. |
|||||
Sistema horren barnean,
hondakinak biltzeko bi modu dago: gaikako bilketa (bertzeak bertze beira,
papera, eta kartoia jasotzen da, birziklatzeko), eta bilketa arrunta (elikaduraren
eta kontsumoaren hondakinak jasotzen dira). Hondakinak azpikontratatutako enpresek jasotzen dituzte. |
|||||
| Mankomunitaterako guztira 10-14 langile ari dira lanean. | |||||