URREZKO LAU ARAUAK
 
 
Kontsumoa muRriztu
Beharrezkoa ez dena bazteRtu
(enbasea, produktu toxikoak…)
BeRrerabili gauza bererako edo bertzeetarako
(kargatzen diren pilak, erosketarako
poltsak…)
BiRziklatu.
 
INGURUMEN HEZKUNTZA: MUNDUA ALDERANTZIZ.
 
 
IKASLEEK ERAKUSTEN GAITUZTE!
Gainera 2011n, Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentruarekin (CRANA) elkarleanan, Baztán, Malerreka eta Bortzirietako ikastetxeetan tailerrak egin ziren.
Tantirumairu Ikastolako ikasleen bisita mankomunitatera
“Hondakinak prebenitzeko Europako astea”
 
2011ko azaroaren 21etik 27ra
   
Helburua: “Hondakinen prebentzioa” kontzeptua ezagutzera eman, hondakinen kopurua murrizteko eta baita hauen eragina ere.
Europar Batasunak finantzatutako proiektu bat da eta Nafar Gobernuko Landa Garapen sailak sustatu du CRANA baliabideen zentroaren bitartez.
Hainbat ekimen paratu dira martxan; sukaldeko errezeta tailerra, zinema-hausnarketa saioak…
Gure eskualdeko ekitaldiak:
- Doneztebe (Zinema). Zine-hausnarketa tailerra, “GLUP” filma azaroak 25 17:00etan. Malerrekako Mankomunitateak antolatua.
- Elizondo (Jorge Oteiza museoa). Zine-hausnarketa tailerra, “GLUP” filma azaroak 2617:00etan.Baztango Udalak antolatua.
Berrerabilpena sustatzeko web orria: www.yonolotiro.es
Ttipi-Ttapako artikulua
 
Honen ildora, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitaren eskutik, Iñaki Pikabea sukaldari beratarrak janari ahalik eta probetxurik haundiena ateratzeko errezetak prestatu ditu. Errezetak.
   
Europar Batasunaren ikerketa baten arabera, pertsona eta urteko 180 kilo janari hondakin botatzen dugu zaborrontzira eta xahutze honen kasik erdia (%43) etxeetan produzitzen da.
Gai honen inguruan kontzientzia hartzeko, Baztan eta Malerrekan “Glup, una aventura sin desperdicio” filma eskaini zen, eta Bortzirietan janaria ahalik eta gehien aprobetxatzeko hiru sukalde-errezeta prestatu ziren.
 

Hondakinik onena, sortzen ez dena!!

     
Birtziklatu zalantzarik gabe!
 
Etxeko hondakinak birtziklatzeko gida konpletoa. Honetan etxeko hondakin arruntenak non bota behar diren azaltzen da. Gida oso bisuala eta erraz ulertzeko. Komenigarria etxean bat edukitzea birtziklapen zuzen bat egiteko.
  Deskargatu liburuxka  

BILKETA SELEKTIBOA: ENBASEA, PAPERA, BEIRA
Gogoratu!

Birziklatuz lehengaiak eta energia aurrezten ditugu.
- Paper berria egiteko paper birziklatua egiteko baino 250 aldiz energia eta ur gehiago
behar da.
- Birziklatutako beira erabiliz ez dugu harrobietatik silizearen area, karbonatoa eta
beste mineralik atera beharrik eta energiaren %96a aurrezten dugu.
- Berreskuratzen diren enbase plastikoen Tona bakoitzeko, Tona erdi petrolio aurrezten da.
 
     

Konposta egiteko kanpaina

Bortziritako Hiri Hondakinen Mankomunitateak bere erabiltzaileen artean konpostadorak banatzeko hiru kanpaina egin ditu dagoeneko. Lehena 2008an izan zen, gero 2009koak jarraitu zuen eta azkenik 2011koa.
Konpostadorak (Kandatik inportatutakoak, egurra termikoki tratua eta 4000 litroko kapazitaterekin) aireztatzailea (metalezkoa) eta plastikozko ontzi hermetiko batekin batera banatu ziren. Mankomunitateko teknikariek dokumentazio desberdina banatu zuten baita ere. Bertzetik Nafarroako Zaborren partzuergoko bi teknikariek, Juan García y Víctor Mur, kanpaina azaldu zuten eta konposta nola egin ere.
Denetara 290 konpostadora banatu dira aipatutako kanpainetan. Hauek harrera ona izan dute mankomunitateko erabiltzaileen artean, honen adibide, 2010. urtean egin ziren 42 tona konpost. Gainera sortzen den konposta kalitatezkoa da. Bortziritako bi bizilagun, lehen aldiz Zaborren partzuergoak antolatu zuen Konpost onenaren sarian, finalistak izan ziren.
Konpostadora
Bilera
Gure eskualdean, dagoeneko 450 familia baino gehiago dira etxean konposta egiten ari direnak.
Argibidea: 948 635 254 / 670 522 975
Birrintzailea  
Mankomunitatetik, Bortziritako biztanleei, kimatze errestoak birrintzeko makina mailegatzeko aukera eskaintzen da, gero konpost egiteko. Mankomunitateak denetara 7 makina ditu; 4 Bera eta Lesakakoentzat, bina herri bakoitzak, eta gero bana Arantza, Igantzi eta Etxalarkoentzat. Hau erabiltzeko: txomin@bortziriakzabor.com / 670 522 975.

 

 

Birziklapenari buruzko erakusketa ibiltaria

 
Tresna Elektriko eta Elektronikoen hondakinei buruzko bisitaldi gidatua. Bertan parte hartzen dute Nafarroako Gobernuak, Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinetako (TEEH) Gestio-Sistema Integratuak kudeatzen dituzten erakundeek, Nafarroako Ingurumen Arloko Baliabide Zentroak eta Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitatea.
Erakusketa hau “Lotu zaitez birziklapenari” kanpainaren baitako jarduera da. Ekitaldi honen helburua herritarrak informatzea da eta, horrekin batera, hondakin elektriko eta elektronikoak egoki kudeatzearen garrantziaz sentsibilizatzea. Beti ere, prebentzioan eta birziklapenean oinarrituta, ingurumena zainduz eta gaikako bilketaren kalitatea eta kantitatea hobetuz.
Erakusketaren arduradunak langile espezializatuak dira
Blog: http://enchufatealreciclaje.wordpress.com/
 
 

 

 

 
   
 
Mankomunitateak, urteotan zehar, hainbat sentsibilizazio kanpaina egin ditu; anitzetan, zerbitzu berri bat abian jartzearekin batera.
Aipatu kanpaina horiek Baztango udalarekin eta Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearekin batera egin dira, Nafarroako Gobernuarekin lankidetzarekin.

Ura? Pitxerrean, dudarik gabe!

Kanpaina martxan jartzeko emandako urratsak:
- Donostiako udaletik informazioa bildu
- Gutunak bidali 86 jatetxetara
- Pitxar hornitzailearekin kontaktatu
- Jatetxeetara deiak egin
- Pitxarren banaketa (700)
- 250 pegatinen banaketa.
- Kanpaina irratian, telebistan eta prentsan
- Inbertsioa: 4.600€+ bidalketa gastuak.
(Pitxarren banaketa Mankomunitate eta udaleko langileak egin dute)

Alde positiboak:
- Oso harrera ona jatetxeen artean (60 gutxi gorabehera)
- Pitxarren eskaera gehiago
- Kanpaina oso praktikoa eta entzute handikoa
Zailtasunak:
- Aneabe (Edari enbasatuen enpresen elkarte nazionala)
- Banatzaileak.

Hondakinak bildu eta banatzeko poltsak

Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitateak hondakin birtziklagarriak bildu eta banatzeko poltsa batzuk jartzen ditu dohainik eskuragarri bere bezeroentzat: berdea beira biltzeko, horioa enbaseak eta plastikoak biltzeko eta burdina berriz papera eta karoia biltzeko.

Informazioa: 948 635 254 / 670 522 975
Kanpaina berria ostatu eta jatetxeetako beira biltzeko
Bortzirietako Hiri-hondakinen Mankomunitateak 2009an bertze kanpaina bat paratu zuen martxan beiraren birziklapena bultzatzeko.
Kanpaina berri hau ostatu eta jatetxeetara bideratu zen, establezimendu hauek hondakin mota honetako zatirik haundiena sortzen baitute.
Sistema berria
Argazkian ikusten den bezala, beira edukiontziei aho berria ireki zitzaien. Horretaz gain, gurpildun ontziak banatuko genituen, botilak modu errazean eraman eta bota ahal izateko.
Horrela, botilak banan-bana bota beharrean, denak batera bota ahal izanen dira.
Hasiera batean, ontzi hauek Bera eta Lesakako ostatu eta jatetxeetan banatu genituen. Hala ere, bertze herrietara zabaldu ziren baita ere.
"Helburua: Birziklatzea "
Nafarroako hiri hondakinei buruzko erakusketa ibiltaria

2008an Nafarroako hiri hondakinei buruzko erakusketa ibiltaria bat egin zen. Bortziritara, irailan egin zen. Erakusketa nafarroako informazioa orokorra duten 15 panel gehi Bortzirietako 2 panel espezifikoengatik osatu zegoen.

 

Panelak

 
   

“Zaborrak murriztu! Erosketara zoazenean ez itsutu”

“Zaborrak murriztu! Erosketara zoazenean ez itsutu” kanpaina, orokorrean, biztanlegoari zuzendutakoa da. Honek hiru helburu ditu:

· Komertzio eta dendatara joaterakoan, sortzen diren poltsa, bilgarri etab. bezalako hondakinen kantitatea guttitzea.
· Kozientziazioa; Lehen aipatutako lekuetara joaterakoan ahalik eta hondakin guttien sortzea ohitura batzuk aldatu; poltsa erabili, motxila, karritoa, etab.
· Guttitu edo desagertarazi produktu edo ohitura batzuk: Aluminiozko papera bilgarri gisa erabiltzea, produktu toxikoak, “erabili eta bota” produktuak, etab.
“Zaborrak murriztu! Erosketara zoazenean ez itsutu” kanpaina.
2006ko irailean abiatu zen kanpaina honetan, zonaldeko denda eta komertzio gunetan kartelak banatu ziren kanpainaren aurkezpen gutunarekin batera. Kartela hauek, gune hauetako bezeroei, kanpaina honetan erosketak egiterakoan hartu beharreko jarreren azalpenak ematen ditu. Eginiko bertze kanpaina guztietan bezala, honen aurkezpena zonaldeko eta inguruko komunikabideen bidez egin da. Zonaldean Ttipi Ttapa eta Xaloa Telebistan, Ttipia Ttapa aldizkarian eta Xorroxin irratian, eta inguruan berriz Diario Vasco, Diario de Navarra, Diario de Noticias, Gara eta eta Berrian prentsa ohar batez bidez.
Kanpian honetan ere Baztango Udalarekin eta Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearekin batera jarri da martxan.

“Birtziklapena eskoletan”

“Birtziklapena eskoletan” kanpaina, ikastetxei zuzendutakoa den hau, hasiera fasean aurkitzen da oraindik. Honetan Nafarroako hiri-hondakin solidoak kudeatzeko mankomunitateak, Nafarroako Gobernuak eta Ecoembes enpresak parte hartzen dute. Dinamizazioa Nafarroako Ingurumen Arloko Baliabide Zentroaren (CRAN gazteleraz) ardura da. Kanpaina honek Nafarroako ikastetxe guztiei hiri hondakinen bilketari buruzko material didaktikoak eskura jarriko die eta gainera ikasgelan tailerrak egiteko aukera eskainiko zaie baita ere.

“Birtziklapena eskoletan”
Banatuko den material didaktikoa ikasgelan zuzenean erabiltzekoa izanen da eta hirutan zatikatzen da:
· Irakasleentzako orientabide koadernoa: helburuak, edukiak, metodologia, sekuentziazio proposamenak, eta ebaluazioa.
· Jarduera-fitxategia: Fitxategi bakoitzean jardueraren deskribapena azalduko da, beharrezko materialak, informazio lagungarria, etab.
· Dokumentu informatiboa: Programa garatzeko baliagarri den informazio banatuko da.
Material hauetaz gain, ingurugiro hezkuntza arloan espezializatutako monitoreek
gidatutako tailerrak ikasgelan egiteko aukera eskainiko zaie.
“Birtziklapena eskoletan”
 
“Birtziklapena eskoletan”

Kanpaina, 2006/07 ikasturtearekin batera jarri da martxan. Honen aurkezpena Etxalarko Kultur etxean egin zen eta eskualde eta probintziako komunikabideen bidez ezagutzera eman zen.

     
 

-Deskargatzeko dokumentazioa-

 
     

Hiri hondakinak biltzeko guneen hobekuntza plana

Hilabete batzuk bete dira Hiri hondakin solidoak kudeatzeko Bortzirietako Mankomunitateak Hiri hondakinak biltzeko guneak txukundu eta hobeto antolatzeko plana hasi zuela. Plana honetan, garbitasuna eta antolaketa hobetzeko intentzioarekin Hiri hondakinak biltzeko guneak egurrezko hesi batez mugatzea aurre ikusita dago. Gune hauetan informazio panelak jarriko dira baita ere, zerbitzu honen erabiltzaileak kanpaina berri, zerbitzu berriak eta bertzelakoetaz egunean egon daitezen.

 
 Plan de amejoramiento de las zonas de recogida
 Plan de amejoramiento de las zonas de recogida
 
Gaurko eguna arte aurre ikusitako planaren lehen fase bete da, zera da, gune guztiak egurrezko hesiaz inguratu dira Hiri hondakinen biltzeko guneak mugatuz. Aldi berean aipatu informazio paneletan jarraieko kartelak jarri dira: "...botatzea debekatua" eta "Ikasi birziklatzen".

"Enbaseek behar bezala bereiztea eskatzen dizute"

2005ean beste kanpaina bat eginen zen, ontziak biltzeko.

Aipatu kanpaina Nafarroa osoan egin zen, eta enpresetara, dendetara eta jatetxeetara zuzenduta zegoen. Kanpainaren xedea mota guztietako ontziak birziklatzea bultzatzea zen, bereziki plastikozkoak, kartoizkoak eta beirazkoak.
Gainerako kanpainak bezalaxe, hau ere Baztango Udalarekin eta Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearekin batera jarri zen abia, Nafarroako Gobernuaren eta Ecoembes (Ecoembalajes España, SA) enpresaren laguntza ezin eskertuzkoarekin. Ecoembes irabazi asmorik gabeko sozietate anonimoa da, eta gaikako bilketa egiteko eta erabilitako ontziak eta ontzi hondakinak berreskuratzeko Sistemak diseinatzen eta garatzen ditu.

"Ikasi birziklatzen"

Kanpaina horren helburu nagusia eskualdeetako herritarren lankidetza bultzatzea izan zen. Horretarako, udal arduradunak hondakin birziklatuak areagotzen saiatu ziren.
Birziklatzen ikasi. Ikurritz hori erabiliz, hondakin mota bakoitza non bota behar zen ezagutzera eman nahi izan zen, eta, zenbaitetan, deitu beharreko telefono zenbakia ematea.
Zure esku dago. Ikurritz horren bitartez, birziklatze prozesuan gutako bakoitzak duen erantzukizuna azpimarratu nahi izan zen, emaitzak hobetuko badira, guztiok kontzientziatu beharko baitugu.
Kanpaina abian paratzeko, eskualdeetako jende ospetsuaren laguntza izan genuen; Jose Mari Apezetxea, margolaria; M. Carmen Irungarai, irrati esataria; Koteto Ezkurra, erremontista; Iñaxio Errandonea, pilotaria; Estitxu Fernandez, telebistako aurkezlea; eta Mariado Iturralde, abeltzaina.
Eraginkortasun handiagoa lortzeko, sentsibilizazio kanpainak hainbat euskarri izan zituen:
o Eskualdeetako etxe guztietan 12.000 liburuxka banatu dira, herritar guztiei birziklapena behar bezala egiteko eman beharreko urratsen eta izan beharreko irizpideen berri emateko.
o Erabiltzaileen zalantzei aurre egiteko, edukiontzietan 1.800 eranskin paratu ziren, edukiontzi bakoitzean zer sartu behar zen azaltzeko.
o Iragarkiak paratu ziren hedabideetan.
o 2005eko egutegiak banatu ziren; horretan, berariazko tratamendua duten hondakinen bilketa egunak eta harremanetarako telefono zenbakiak jaso ziren.
"IKASI BIRZIKLATZEN" kanpaina
 
Klik egin irudian bilketa egutegia ikusteko
o Birziklatzeko ohitura saritzeko, zozketa bat antolatu zen.
 
 
PDF fitxategiak irakurtzeko beharrezkoa da Acrobat Reader programa instalatuta edukitzea. Lortu Internetetik dohain.
 
Gora
Errezetak