Hiri hondakin solidoak kudeatzeko Bortzirietako Mankomunitatea zonaldean sortzen diren hondakin guztiak berreskuratzeko sortu zen. Etxe partikularretako, dendetako, ostatuetako, jatetxeetako, tailerretako... hondakinak jasotzen ditu.

Erakundearen helburuen artean birziklatzea eta bailaran balio handia duen ingurumenaren aldeko errespetua bultzatzea daude.

Zerbitzuak betetzeko unean, Mankomunitateak elkarlanean dihardu Baztango Udalarekin eta Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearekin.

 

Hiri hondakin solidoak kudeatzeko Bortzirietako Mankomunitateak bere zerbitzua jasotzen duten erabiltzaileei kobratzen dien tasekin finantzatzen da. Inbertsioak egitean (ibilgailuak, edukiontziak... erostea), erakundeak Nafarroako Gobernuaren laguntza jasotzen du.