Bilketa bereziak

Bilketa bereziak

Objektu handien bilketa

Astean behin egiten da, eta altzariak, tresneria, etxetresna elektrikoak, arropa, jostailuak… jasotzen dira. Zerbitzua Biak-Igantzi enpresak betetzen du. Bilketarako, aldez aitzinetik Mankomunitatera deitu (672.045.734) dutenen etxeetara joaten dira. Traperos de Emaus enpresak, Sarasako (Iruña) lokaletan, bildutako guztia sailkatzen du, eta zaharberritu ondoren, salmentan paratzen ditu. Zaharberritzerik ez dagoena hainbat enpresa kudeatzaileetara eramaten da, birziklatzeko.

Etxean traste zaharrak pilatuak dituzu eta ez hauek dakizu nora eraman?

Ez atera zabor gunetara eta deitu gaitzazu. 672.045.734

Zure etxeraino hurbilduko gara etxeko traste handiak biltzera.

Doaneko zerbitzua da!

Etxeko hondakin berezien bilketa (Garbigune mugikorrak)

Larunbatetan kamioia ibiliko da herriz-herri etxeko hondakin bereziak biltzen.

Ez bota edozein edukiontzietan!

Etxean gorde eta kamioia zure herrira joaten denean kamiora eraman edo aipaturiko lekuetan kokaturiko Garbigune ttikietan utzi.

Birziklatzea zure eskuetan dago!

Begiratu egutegian noiz joanen den zure herrira!

Ikusi Garbigune mugikorrak atala

Silo plastikoen eta film plastikoen bilketa

Biak Igantzi S.L. enpresak betetzen du 2004an abian paratu zen zerbitzu hau, eta hilean behin biltzen ditu. Zerbitzu honen funtzionamendua objektu handienaren antzekoa da, eta erabiltzaileek aldez aitzinetik Mankomunitatera deitzen dutenean egiten da.

Ondoren, plastiko horiek kudeatzaile baimendu bati eramaten zaizkio, birziklatzeko.