Arropa edukiontzia

Arropa edukiontzia

ARROPA ETA GAUZA TXIKIEN BILKETA LAGUN BIDEREN ESKUTIK

Lagun-Bide irabaziak gabeko elkarte bat da eta landa inguruetan borondatezko lana garatzea du bere helburu. Elkarte hau arropa eta gauza txikiak biltzeaz arduratuko da Bortzirietan. Horretarako Bera, Lesaka eta Etxalarren, zenbait eduki ontzien banaketa eginen du. Jarrain hauen kokapena herri bakoitzean:

Bera:

    •  Sara kalea, (Agerra auzoan, Bortziriak etxe tresnak elektrikoen denda parean).
    •  Eztegara kalea (Toki Ona institutuaren parean).

Lesaka:

    • Plaza zaharreko aparkalekuan.
    • Eltzeta kalean (Erosle/Aliprox denda parean).

Etxalar:

  • Landaburuko parkinean (Sarrerako aparkalekua).
Oharra: Eduki ontzietan uzten den guztia poltsetan sartuta izan behar du.
Bildutako arroparekin, segidako erabilpena emanen zaio:
  • Eskuko arropa dendak ireki.
  • Arropa moldatzeko tailerrak.
  • Eskualdeko enpresa eta tailerrentzako trapuak birziklatu eta saldu.
  • Salmenta handizkariei.

Informazio gehiago: www.bidelagun.com