Tasa murrizketa

Tasa murrizketa

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKINEN MANKOMUNITATEAK CORONOVIRUS COVID-19REN ERAGINPEKO ESTABLEZIMENDU EDOTA PROFESIONALEI DIRU-LAGUNTZAK EMATEA ERABAKI DU.

Joan den ekainaren 9an egindako bilkuran, Mankomunitateko Juntak aho batez erabaki zuen Covid-19 koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz legez itxita egon diren saltoki, establezimendu eta profesional guztiei diru-laguntzak ematea.

Guztira, Mankomunitateak emandako diru-laguntzak 18.000 euro ingurukoak izan dira.

Laguntza horiek tasak kobratzean aplikatuko dira, kobratu beharreko zenbatekoa murriztuz, eta establezimenduak itxita egon diren aldiarekiko proportzionalak dira.

Neurri horrekin, Mankomunitateak babesa eman nahi dio tokiko merkataritzari, eta, ahal duen neurrian, Bortzirietako ekonomia suspertzen lagundu.

Gure saltokiekin bat eginez eta haien esloganean oinarrituta,

Herriak bizirik, eta herriak garbi!!!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *