Organikoa marroira - Bera

Organikoa marroira - Bera

Aitzineko mezuetan adierazi genuen bezala, Covid-19 koronabirusak eragindako egoera hau dela eta, Mankomunitateko langileentzat zuen arriskua kontuan hartuta, auzo konpostguneak itxi egin ziren.

Egonaldia luzatzen ari dela ikusita, Mankomunitatea Berako Udalarekin akordio batera ailegatu da eta egoera honek irauten duen bitartean BERAN MATERIA ORGANIKOA BILTZEKO EDUKIONTZI MARROIAK JARRI DITUGU. Ez dira herri guztian jarri baizik eta auzo konpostguneak zeuden auzoetan.

Hona hemen zerrenda:

  • Agerra (etxolaren ondoan)
  • Xubi-xabal
    • Iturlandeta
    • Eztegara (etxolaren ondoan)
    • Kanttonberria
    • Itzea (etxolaren ondoan)
    • Matzada

Nola eraman? Beti poltsa baten barrenean. Plastikozkoa ere izaten ahal da.

Eskerrik asko egoera ulertzegatik, eta animo!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *