Nafarroako elikadura xahuketaren aurkako kanpaina

Nafarroako elikadura xahuketaren aurkako kanpaina

Kanpaina aintzinera atera eta hedatzen laguntzeko jatetxeen elkarlana hagitz garratzitsua izanen da. Honetarako Mankomunitatea Bortzirietako jatetxeekin harremanetan jarri zen eta kanpaina honen nondik norakokak azaldu zizkien. Dentara 30 establezimendu izan dira ekimen honetara atxikitu direnak.

Kanpaina honetan establezimenduak behar dituzten materialak jarri zaie eskura, hala nola, kanpainaren logoa, irudia, bannerra, bideoa… bakoitzak bere publizitate digitalean (Web orria, sare sozialak…) gehitu ahal izateko.

Aldi berean modu honetan, negozio hauek kanpaina zabaltzen lagunduko dute.

Mankomunitatearen aldetik tuper konpostagarriak banatu dira, jatetxean bukatu ez dituzten janariak etxera eraman nahi dituzten bezeroei eskeintzeko (eta honela janari hondakinak murriztu). Taperrak Nafarroako Hondakinen Patzuergoak eman ditu beharrezko informazioarekin.

Kanpainaren berri oraindik ez baduzu izan eta honetan parte hartu nahi baduzu jarri harremanetan:

Informazio gehiago hemen

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *