Mankomunitateko 2019ko egutegia

Mankomunitateko 2019ko egutegia

Mankomunitateak urte hasiera guztietan bezala, aurten ere etxez etxe egutegiak banatu zituen. Egutegi honetan, Baztan Bidasoako eskualdean herriz herri bilketa berezien kamioiak eginen dituen ibilbideen egutegi eta ordutegi zehatzak agertzen dira. Kamioa ez da pasako Garbigune ttikiak dauden herrietatik (Etxalar, Igantzi, Doneztebe, Ituren, Oronoz eta Elizondo.). Herri hauetako bizilagunak, hondakin bereziak gune horietara eraman behar dituzte.

Aldi beren egutegi honek, interesgarria bihurtzen duten bertze gauzak ere baditu; Zure baratza sortzeko gida, egutegi biodinamikoa, Konpostaren egutegia, birziklatzeko gomendio desberdinak, garbi gune ttikiak,  hiruhileko zozketak…

Egutegia osatzeko, urtero mankomunitateak eskualdeko bizilagunen laguntza jasotzen du. Hauek egutegia erakargarriago egiteko argazkiak ematen dituzte. 2019ko egutegia egiteko, Rosa Errandonea eta Josetxo Apeztegíaren Erabili dira.

Akats edo bertzelako arrazoiarengatik egutegia ez baduzu jaso, jarri harremanetan mankomunitatearekin.

Deskargatu 2019ko egutegia

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *