Zozketa 2018; 4. hiruhilekoa

Baztan, Bortziri eta Malerrekako etxe guztietara bidaltzen den hondakin egutegiarekin egiten den zozketaren aurtengo azken saria banatu da.

Hiruhilero banatzen den saria Narbarten (Malerreka) izan da.

Jose Ramon Mitxeo Indakotxea izan da zozketaren sariduna. Bertako dendetan erosteko 300€-ko bonoa jaso du. Zozketa urriaren 2an egin zen eta Andoni Amutxastegi, hiri-hondakinen teknikaria, izan zen saria eskura emateko arduraduna, argazkian ikusten den moduan. Zorionak eta erosketa onak!

OHARRA: 3. hiruhileko zozketan ez da saridunik atera.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *