“Salto egin konpostaren alde!” lelopean jarri ziren lehendabiziko 4 auzo konpostaguneak Arantzan

Igantzin ere 3 auzo konpostgune berri jarri dira

Bortzirietako Hondakinen Mankomunitateak, materia organikoaren bereizketa eta birziklapenean bertze pausu berri bat emateko asmoz, 7 auzo konpostgune berri jarri ditu Arantzan eta Igantzin.

Konpostagailu modelo berri bat erosi da eta honen nondik norakoak azaltzeko bi bilera egin ziren eskualdean, ekainaren 14ean Igantzin eta 21ean Arantzan.

Bigarren honetan, gainera, mankomunitateak haurrentzako puzgarria eta jokoak ekarri ahal izan zituen, konpostaren inguruan besta giro ederra sortuz. Jende aunitz bildu zen plazan eta Arantzako haurrek konpostaren alde salto egiteko aukera izan zuten. Ondotik, bai haurrentzat baita gurasoentzat ere konpostagailu berriaren funtzionamendua azaldu zen.

 

Hobekuntzak zerbitzuetan

Auzo konpostguneekin batera bertze zerbitzuetan ere hainbat hobekuntza izanen dira. Batzuk jada martxan daude eta bertzeak hurrengo asteetan jarriko dira. Horrela, lorategiko hondarrak uzteko guneak egokituko dira, hondakin bereziak botatzeko zerbitzu berriak  jarriko dira eta paper-kartoi, ontzi edo beira edukiontzi gehiago, beharrezkoa baldin bada. Birziklapena hobetzeko bidean ere errefusa edukiontziari tapa txikia jarri zaio.

Arropa edukiontziak

Joan den astean, zerbitzuen hobekuntzen harira, eskualdean bi arropa edukiontzi jarri ziren:

  • Arantzan: autobus geltokian.
  • Sunbillan: kanposantuaren ondoan, lehen egon zen toki berean.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *