Bilketa berezien egutegia 2018

Urtero bezala, aurten ere Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateak eta Baztango Udala zonaldeko etxe guztietan hondakinen inguruko egutegia banatzen ari dira.

Azken urte hauetako formato bera erabilita, hilabetea bitan zatitzen dugu. Goitiko orrialdean zonaldeko argazkiak sartzen ditugu. Aurten Sunbillako Josetxo Apeztegiak utzitako argazkiak erabili ditugu eta aprobetxatu nahi dugu eskerrak emateko hagitz egutegi polita ateratzea lortu baitugu.

Beheitiko zatia atal desberdinetan banatzen dugu:

  • Dagokion hilabeteko egutegia handian dugu eta gainean bi aldeetara aurreko eta ondorengo hilabeteak, hiruak batera ikusi ahal izateko
  • Egutegian hondakin berezien bilketa egunak sartzen ditugu, bakoitzak jakiteko noiz joanen den bere herrira. Horretaz aparte ilargien inguruko informazioa ere sartzen dugu eta Mankomunitateek hiru hilabetetik egiten duten zozketaren oroitzapena ere bai.
  • Azpian, hilabetero, Traste handien bilketaren telefonoa ere sartzen dugu. Oroitarazi nahi dugu DEBEKATUTA DAGOELA TRASTE HANDIAK KALEAN UZTEA. Teléfono horretara deitu behar da eta etxetik pasatzen gara. ZERBITZUA DOAKO DA.
  • Ezkerreko zutabean hilabetero hilabetero Hondakinen inguruko informazio interesgarria ematen dugu eta baita baratzeko lanen ingurukoa ere.

 

Horretaz gain, hainbat berrikuntza ditugu aurten:

  • Hondakin bereziak biltzeko etxolen inguruko informazioa
  • Otsailan eta martxoan bi QR kode, ontzien eta kartoiaren inguruko bi bideotara eramango gaituztenak
  • Egutegi biodinamikoan, konpostaren erabileraren inguruko hainbat zehaztasun

Espero dugu egutegia gustatzea eta sartu dugun informazioa baliokoa izatea.

Egutegia ikusi 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *