Konpost banaketa Bortziri eta Malerrekan

Azken urteetan bezala, aurten ere eguberrian sartu behar garenez eta jendea loreak jartzen eta baratzetan hasiko denez, neguan zehar pilatu zaigun konposta banatu behar dugu.

Bortzirietan arrakasta haundia izan du konpost banaketa honek azken urteetan eta aurten berrikuntza bezala Malerrekan ere eginen da!

Noiz?

Martxoaren 27tik 31ra (astelehenetik ortziralera): Lesakako konpostagailuak irekiak egonen dira nahi duenak bertatik egina den konposta hartu ahal izateko. Honako auzo konpost-guneetatik banatuko da:

  • Azkaine karrika (gasolindegiaren ondoan)
  • Albistur (lau blokeen atzealdean)
  • Itturrunzubiko plaza
  • Bittiria (frontoiaren atzealdeko aparkalekuan)
  • Bittiriako plaza
  • Eltzeta (Aliprox parean)
  • Bittiria 45 (Ogi Berri parean)
  1. edukiontzia edo edukiontzi marroia jarri zenean, Lesakako auzo-konpostguneak itxi ziren. Hilabete hauetan konposta ondu egin da eta orain prest dago erabili ahal izateko. Beraz, konpost guztia, konposta egiten zutenen artean banatuko da eta konpostagailuak kendu egingo dira.
  • Apirilaren 1a (larunbata): Goizeko 11tan Bortzirietako Mankomunitateak Alkaiagako poligonoan duen nabean.
  • Apirilaren 8a (larunbata): Goizeko 11tan Malerrekako Mankomunitateko egoitzan (Donezteben)

Norentzat?

Malerreka edo Bortzirietan etxe edo auzo konposta egiten dutenentzat.

Zer ekarri behar da?

Norberak bere zaku, poltsa, kubo edo dena delakoa ekarri beharko du konposta garraiatzeko.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *